XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TEORIAREN ETA APLIKAPENEN ALDERDIAK LAGINKETAN

LABURPENA

Lehen kapituluan, Oinarrizko kontzeptuen birkontsiderazioan, ziurgabetasun-mota desberdinak kontsideratzen dira.

Hauen artean ziurgabetasun probabilistikoa eta ziurgabetasun lausoa.

Ondoren, inferentzia estatistikoaz eta indukziozkoaz tratatzen da.

Gero, laginketaren garapen historikoari ekiten zaio eta aleatorizazioari eta superpopulazio edo ereduei buruzko eztabaidari.

Hurrengo, errepresentakortasun eta tipikotasunaren kontzeptura pasatzen da eta tipo-ren definizio batzuk ematen dira.

Azkenik, zenbait alderdi azaltzen dira sailkapenari eta ezaugarritzapenari buruz eta datu estatistikoetako ezaugarri desigarriei buruz eta errekerimendu kontrajarrien arteko transakzioez.

Ausazko zenbakien taulekin Eraskin bat ere ematen da.

Bigarren kapituluan, Azpiegiturazko gogoetetan, azpiegitura estatistikoaz eta populazioa definitzen duten unitate eta karaktereez tratatzen da.

Markoak, eta populazioaren despiezaketa, laginaren diseinuaren aurreko eragiketa gisa kontsideratzen dira, geruzak eta mordoak eta laginketa-unitateak etapatan eta fasetan mugatzeari dagokionez.

Populazioaren definizioen ondotik, erregistro administratiboak helburu estatistikoekin erabiltzea eta erabilera honek sortzen dituen problemak kontsideratzea dator.

Azkenik, sistema-kontzeptua eta estatistika sistematikoaren eta antolamendu estatistikoaren zenbait alderdi estudiatzen dira.

Integrazio estatistikoari buruzko Eraskin bat ematen da osagarri.

Hirugarren kapituluan, Diseinu espezifikoetan, laginketa-mota berezi batzuk ikusten dira.

Hauen artean, populazioetako maiztasun txikiko unitate edo item-ak.